XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nola esan bide txarretik zebillela? Erakusteko jarriak daudenen egitekoa dirudi, baiña ez da beti erreza izango.

Mendekoen gaiñ muga gabeko aginpidea dutenak ez dute iñoren errukirik izaten. Ez dute iñor aintzakotzat artzen.

Erria goseak, oiñutsik, asko eta asko lanik gabe. Agintaria bi milla ta bosteun zapata parekiñ eta nundik dirua pillatuko.

Orregatik, agintariei kontuak eskatzeko eskubidea oso bearrezkoa da, baiña askotan kontu eskatzaille oiek ez ditu erriaren premiak bakarrik kezkatzen. Agintariak dauden tokitik kendu, eta eurak agintzen jarri naia ikusten zaiete nabarmen-nabarmen.

Agintariak, gizonak izanik, ez dituzte egiten dituzten gauza guztiak ondo egiten. Beste gauz batzuek, berriz, premizkoak eta egin litezkenak izan arren, egin gabe uzten dituzte.

Ala ta guztiz ere, erriarengandik aginpiderik iritxi ez dutenak ez lirake kritika utsean gelditu bear.

Guk aukeratuak ez izan arren zerbait beintzat egingo dute ondo, eta ondo egina aitortzea gizonki portatzea da.

Onek ez du eragozpenik, auteskundeak datozenean bakoitzak derizkiona egiteko. Erriaren ona nai duala eta agintea lortzea beste ametsik ez duanarekiñ ez dago urrutira joaterik.

Orrelakoentzat ere izango dira zirikatzailleak, eta kontu-artzaillerik zorrotzena, babestu nai dutela dioten erri ori dala ez ditezela aztu. Begira bestela Filipinasetara. Baliteke gero zapatak jazteko asti gabe aldegin bear izatea.